Euphonia hirukotearen kontzertua ekarriko du zapatuan AMOMA elkarteak

Erredakzioa mai 02, 18:38 Getxo

Algortako Merklin Organoaren Lagunak-AMOMA Elkarteak, bere ohiko egitarauaren barruan, Euphonia hirukotearen kontzertua antolatu du; flautaz, bonbardinoz eta organoz osatutako hirukotearen kontzertua maiatzaren 4an, zapatuan, izango da, 20:00etan, Algortako San Nikolas Barikoa parrokian eta sarrera doakoa izango da.

Getxo Eszena Kalean aire zabaleko programazioari hasiera emango diote zapatuan, Areetan

Iker Rincon Moreno mai 01, 16:03 Getxo

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.