Getxo Eszena Kalean aire zabaleko programazioari hasiera emango diote zapatuan, Areetan

Iker Rincon Moreno 2024ko mai. 1a, 16:03

Cía Maite Guevararen "Susto" ikuskizunak emango dio hasiera programazioari. © CÍA MAITE GUEVARA

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.

Ikuskizun guztiak euskaraz edo testurik gabekoak izango dira. Abuztuan eta irailean ez da programaziorik egongo. Ikuskizun guztietarako sarrera doakoa izango da eta, eguraldi txarra izanez gero, Romo Ikastetxean egingo dira.

Egitaraua

Maiatzak 4, zapatua

  • 21:00 Susto zirku-clown saioa, Cía Maite Guevara. Testurik gabe.

Maiatzak 11, zapatua

  • 18:30 Agurea, urpekaria eta itsasoa antzerkia, Hortzmuga teatroa.

Maiatzak 18, zapatua

  • 18:30 Dale Ramón antzerkia, Trapu Zaharra.

Maiatzak 25, zapatua

  • 18:30 Sokairera Bidaia musika emanaldia, Sokaire Biolinistak.

Ekainak 1, zapatua

  • 18:30 Harreman zirku-ikuskizuna, Zirkozaurre.

Ekainak 8, zapatua

  • 18:30 Welcome & Sorry clown-ikuskizuna, Ganso & Cía. Testurik gabe.

Ekainak 15, zapatua

  • 21:00 La medida que nos ha de dividir dantza-ikuskizuna, Qabalum Colectivo. Testurik gabe.

Ekainak 22, zapatua

  • 18:30 Adabaki, clown-ikuskizuna, Bapatean Zirko. Testurik gabe.

Ekainak 29, zapatua

  • 18:30 Nao-Now-Nau zirkua-clown, Cía. Barre. Testurik gabe.

Uztailak 13, zapatua

  • 18:30 Ondoloin dantza-ikuskizuna, Organik Dantza. Testurik gabe.

Uztailak 20, zapatua

  • 18:30 Ipurbeltz antzerki-zirkua, Ameztu Antzerkia.

Uztailak 27, zapatua

  • 18:30 Bonba bat naiz antzerki-clown, Intujai.

Urriak 5, zapatua

  • 18:30 Aiurri dantza-ikuskizuna, Aukeran. Testurik gabe.

Urriak 12, zapatua

  • 18:30 La kermés del vermú antzerkia, Gorakada Teatro.

Urriak 19, zapatua

  • 18:30 Pausa zirkua-clown, Cía niMú. Testurik gabe.

Urriak 26, zapatua

  • 18:30 Lanean 75 urte bete arte, antzerkia. Cía Barsanti.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun