api 30 Uribe Kosta
Iñaki Gilisasti idazlearen Urduliz aldeko Berba Lapikokoa liburua digitalizatu dute soinu-artxiboakaz lagunduta. Hala, Non.eus webgunean liburuko eduki guztiak eskuragarri daude eskualdeko berbakera kontsultatu eta ezagutu gura duen ororentzako. Web atari horren aurkezpena egingo dute maiatzaren 16an, arrastiko 19:00etan, Urdulizko kultur etxean.
api 26 Sopela
Apiril akabuan gaude daborduko, eta horregaz batera herriko jaiak ere ate-joka daude. Horregatik Sopelako Udalak iragarri du udako jaietako ospakizunetan parte hartzeko deialdi irekian izena eman dezaketela herriko musika taldeek.