Euphonia hirukotearen kontzertua ekarriko du zapatuan AMOMA elkarteak

Erredakzioa 2024ko mai. 2a, 18:38

San Nikolas elizako organoa. © GETXOKO UDALA

Algortako Merklin Organoaren Lagunak-AMOMA Elkarteak, bere ohiko egitarauaren barruan, Euphonia hirukotearen kontzertua antolatu du; flautaz, bonbardinoz eta organoz osatutako hirukotearen kontzertua maiatzaren 4an, zapatuan, izango da, 20:00etan, Algortako San Nikolas Barikoa parrokian eta sarrera doakoa izango da.

Leire Satrustegik (flauta), David Abellanek (bonbardinoa) eta Pedro Guallarrek (organoa), lehenengo zatian, Telemann, Mendelssohn eta Quantz artisten lanak interpretatuko dituzte. Bigarren zatian, Johann Sebastian Bachen omenez, aleman maisuaren lau obra eskainiko dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun