Arkoteko mutilak hirugarren gelditu dira Espainiako batel txapelketan

Nahia Martinez Gondra mai 02, 10:29 Gorliz   Plentzia

Apirilaren 28an, domeka honetan, Arkote Arraun Taldeak Espainiako batel txapelketaren finala jokatu zuen A Pobra do Caramiñalen (Galizia). Hala, brontzezko domina eraman zuten etxera, lehia oso estuaren ostean.

Bosgarren Plentziako Badia zeharkaldia ospatuko du Mungia Igeriketa Taldeak ekainaren 22an

Nahia Martinez Gondra api 30 Urduliz

Azken lau urteetan legez, Mungia Igeriketa Taldeak Plentziako Badia zeharkaldia antolatuko du Plentziako Kai Eder Klubagaz eta beste hainbat erakunderen lankidetzagaz batera, maiatzaren 22an. Horien artean Aspanovas dago, eta zeharkaldiko parte-hartzaile bakoitzeko euro bat emango zaio elkarte horri, probak izan ditzakeen irabazi guztiez gain. Izena emateko epea ekainaren 14ra arte zabalik dago, hemen.