Eskualdeko euskararen berbakera biltzen dituen webgunea aurkeztuko dute maiatzaren 16an

Nahia Martinez Gondra 2024ko api. 30a, 14:59

Aurkezpena Urdulizko kultur etxean izango da, arrastiko 19:00etan.

Iñaki Gilisasti idazlearen Urduliz aldeko Berba Lapikokoa liburua digitalizatu dute soinu-artxiboakaz lagunduta. Hala, Non.eus webgunean liburuko eduki guztiak eskuragarri daude eskualdeko berbakera kontsultatu eta ezagutu gura duen ororentzako. Web atari horren aurkezpena egingo dute maiatzaren 16an, arrastiko 19:00etan, Urdulizko kultur etxean.

11 udalerritako hizkera ipini ditu Iñaki Gilisastik entzungai 20.000 sarrera dituen biletegian: Getxo, Berango, Sopela, Barrika, Plentzia, Gorliz, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Laukiz, Gatika eta Urduliz. Azaldu duenez, bizkaierak dituen hizkeretako bat da inguruko udalerrietakoa: "Mutrikutik Getxora, Deba ibai-arroa eta Ibaizabal-arroak inguretute daun euskera moldea pitch azentuzkoa da, berbak azentu edo markadunak ixen leittez zeiñ ez".

Hala, azentu horrek ez du soilik tonalitatea aldatzen, esanahia bera ere eraldatzen du. Alabaina, arau horiek ez dira bizkaiera idatzian sekula kontuan hartu. Horregatik, jendeak azentuaren erabilera hobeto ulertu dezan, soinu-artxiboak denon eskuragarri jartzea erabaki du aurkeztuko duen webgune berrian.

 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun