api 22 EHU
Joan de astean, Eiki EHU Leioako campuseko neska* gazteen taldeak salatu zuen Arte Ederretako eta Zientzia eta Teknologiako fakultateetako emakumeen komunetan gizon bat argazkiak ateratzen aritu zela. Jakinarazi dute gizona atxilotua izan dela, baina horren aurrean poliziak, EHUk eta segurtasun enpresak erakutsitako "jarrera pasiboa" gaitzetsi dute.
Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko espezieak gero eta urriagoak direla. Aldiz, afinitate beroko espezie txikiak ugaritu egin dira. Ondorioz, hainbat funtzio ekologiko jokoan daudela ohartarazi dute.