Maiatzak 9 19:00 October 7, Al Jazeera investigations dokumentala eta solasaldia, Getxoko Bentan. Maiatzak 10 19:00 Hitzaldia: Palestina, la herida abierta, Romo Kultur Etxean. Maiatzak 16 19:00 Hitzaldia: Israeli boikota, herriaren tresnarik onena, Algortako Azebarrin. Maiatzak 23 19:00 Hitzaldia: El doble rasero de occidente en las guerras del terror, en Ucrania y en el genocidio en Gaza y sus consecuencias, Larrabasterrako Auzoetxean.
Laugarren urtez, UK Foto elkarteak argazkigintza jardunaldiak egingo ditu hitzaldi eta erakusketa ezberdinakaz. Aurten, maiatzaren 17, 18 eta 19 egunetan egingo dute Sopelako Kurtzio kultur etxean, dohainik. Hizlarien artean, Egoitz Icaza, Marina Cano eta Xabi Buenetxea argazkilariak egongo dira, euren bizipenak eta jakintzak publiko osoagaz partekatzeko prest. Hala, fauna izango da aurtengo gaia. Sarrerak lortzeko 10 egun lehenago egin daiteke Sopelako Udalaren webgunean bidez.
Euskararen inguruan harremanak sortzeko, hizkuntza hauspotzeko eta praktikatzeko aukera ematen duen ekimenaren saio berri bat egingo dute hilaren 22an, Leioako Boulevardko gune estalian. Egun horretan saio bi egingo dituzte, goizez eta arratsaldez.
Musikari esker bere komunitatearen bizitza aldatu zuen jostun errepublikar baten benetako istorio hunkigarria.