Bestelakoak

Maiatzak 11, larunbata

12:29
12:29

Bi autodefentsa feminista tailer egingo dituzte Lemoizen

Armintzako kultur etxea, Lemoiz | Bestelakoak

Zapatu honetan eta hurrengoan, maiatzak 11 eta 18, emakumeei zuzendutako autodefentsa feministako tailerrak egingo dituzte Armintzako kultur etxean. Saioek 3 orduko iraupena izango dute, 11:00etatik 14:00etara, eta parte-hartzea doakoa izango da. Bertaratzeko, emakume izatea eta 14 urte baino gehiago izatea baino ez da beharko. Ez da izena eman behar.

Bi autodefentsa feminista tailer egingo dituzte Lemoizen Armintzako kultur etxea

Zapatu honetan eta hurrengoan, maiatzak 11 eta 18, emakumeei zuzendutako autodefentsa feministako tailerrak egingo dituzte Armintzako kultur etxean. Saioek 3 orduko iraupena izango dute, 11:00etatik 14:00etara, eta parte-hartzea doakoa izango da. Bertaratzeko, emakume izatea eta 14 urte baino gehiago izatea baino ez da beharko. Ez da izena eman behar.

Maiatzak 16, osteguna

18:00
13:30

Umore Azoka Leioaren programazioa

Leioako kaleetan, Leioa | Bestelakoak

Leioa kale-artisten elkargune handia izango da maiatzaren 16, 17, 18 eta 19an. Antzerkia, dantza, magia, zirkua... hainbat motatako proposamenak ekarriko dituzten 41 konpainia batuko dira aurtengo 24. edizioan. Hemen duzue egun horietarako programazio osoa.

Umore Azoka Leioaren programazioa Leioako kaleetan

Leioa kale-artisten elkargune handia izango da maiatzaren 16, 17, 18 eta 19an. Antzerkia, dantza, magia, zirkua... hainbat motatako proposamenak ekarriko dituzten 41 konpainia batuko dira aurtengo 24. edizioan. Hemen duzue egun horietarako programazio osoa.

19:00

Eskualdeko euskararen berba biltzen dituen soinu-artxibo digitala aurkeztuko dute maiatzaren 16an

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Bestelakoak

Iñaki Gilisasti idazlearen Urduliz aldeko Berba Lapikokoa liburua digitalizatu dute soinu-artxiboakaz lagunduta. Hala, Non.eus webgunean liburuko eduki guztiak eskuragarri daude eskualdeko berbakera kontsultatu eta ezagutu gura duen ororentzako. Web atari horren aurkezpena egingo dute maiatzaren 16an, arrastiko 19:00etan, Urdulizko kultur etxean.

Eskualdeko euskararen berba biltzen dituen soinu-artxibo digitala aurkeztuko dute maiatzaren 16an Urdulizko kultur etxea

Iñaki Gilisasti idazlearen Urduliz aldeko Berba Lapikokoa liburua digitalizatu dute soinu-artxiboakaz lagunduta. Hala, Non.eus webgunean liburuko eduki guztiak eskuragarri daude eskualdeko berbakera kontsultatu eta ezagutu gura duen ororentzako. Web atari horren aurkezpena egingo dute maiatzaren 16an, arrastiko 19:00etan, Urdulizko kultur etxean.

Ekainak 15, larunbata

10:30

Jai inklusiboa: "Aurrera begira"

Erandio | Bestelakoak

"Aurrera begira" lelopean, martxa ireki inklusiboa, elkarteen azoka, erakustaldiak eta herri-bazkaria antolatuko dituzte desgaitasuna duten pertsonak ahalduntzeko helburua izango duen jaialdian. Hainbat elkartek parte hartuko dute Erandioko Udalaren laguntzagaz antolatzen ari diren jardunaldian.

Agenda herriak

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Ekaina
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Urte osoko agenda ikusi »»