Maiatzaren 31etik ekainaren 21era, barikuetan, astronomia tailerra egingo dute Urdulizko kultur etxean. Hala, umeak espazioan barrena ibiliko dira hiru saio praktiko eta gaueko behaketa bategaz. H1-H6 (6-12) kurtsoetako umeentzako prestatutako tailerra da. Izena emateko epea: apirilaren 17etik 28ra. Plaza mugatuak dira.
Iazko arrakastaren ondoren, bigarrenez egingo dute Barrikako itsaslabarrak eta barnealdea zeharkatzen duen 13,22 kilometroko ibilaldia. Oraingoan ere, parte-hartzaileek korrika edo oinez egin ahalko dute zeharkaldia, eta izena emateko epea maiatzaren 3an amaituko da, 15 euroren truke.
Sopelako Kuadrillak taldeak Palestinari elkartasuna eskaintzeko "egun masibo eta arrakastatsua" antolatu gura du maiatzaren 11rako. Hala, Sopelako Kuadrillen eguna ospatuko dute Palestinaren auzia erdigunean kokatuz. Antolatzaileek iragarri dute apirilaren 26tik aurrera herri-bazkarirako sarrerak fisikoki erosi ahal izango direla Sopelako turismo bulegoan maiatzaren 8ra arte. Bestela, online hartu daitezke, hemen.
Urtero legez, Nazioarteko Nordic Walking Eguna egingo dute Gorlizko kiroldegian, 7 kilometroko martxa eginez. Hala, egitarau oparoa antolatu dute maiatzaren 19rako: 10:30ean prestakuntza-tailerrak egingo dituzte, 11:30ean martxaren hasierari ekingo diote eta 13:30ean amaitzeko ordua ezarri dute. Izen-ematea doakoa da Gorlizko Turismo Bulegoan edota 946 774 348 telefonora deituz.
Txizatoki bat eszenatokian Bakarrizketa hau Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian estreinatu zen 2023ko otsailean. Sinopsia "Duela ehun urte, Marcel Duchamp-ek txizatoki bat jarri zuen erakusgai museo batean, eta ekintza horrek artearen kontzeptua kolokan jarri zuen. Zer da artea? Zer da objetu artistikoa? Zer da sortzailea? Nik gaur txizatoki bat jarriko dut eszenatokian. Ekintza sinboliko eta iraultzaile honegaz, antzerkiaren kontzeptua kolokan jarri nahi dut". Asmo arranditsu honegaz ematen zaio hasiera monologo honi, zeinean aktore-egileak esperientzia teatral ezohiko bat planteatuko duen: ekintza hasten denean, antzezlana bukatu da, eta ikusleak kanpoan daude, ikusi duten antzezlanari buruzko komentario mingarriak egiten, aktore-egilea oraindik barruan dagoelarik, irteteko kemenik gabe, ikusleen eritziak jasotzeko beldurrez. Funtsean, aitzaki bat da, egile-aktoreak antzerkiaren fenomenoari buruzko bere ikuspuntu subjetibo eta emozionala plazaratzeko. Eta ikuslego-faunaren deskribapen ero, ironiko, umoretsu eta minbera egiteko. Testuaren egilea eta aktorea: Patxo Telleria Ekoizpena: Tartean Teatroa Hamalau CAFE BAR BILBAO Antzerki Saria 2022. Bakarrizketa hau Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian estreinatu zen 2023ko otsailean. Sinopsia Eraikin bat hiri batean. Hamalaugarren solairua. Terraza bat. Gizon bat dago bertan. Notarioa da, eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen ere, bezero horren buru-hilketa edo suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzku moralik egiteko? Dena baldintza egokietan dagoela ziurtatzera mugatu behar da. Eta notarioa denez, bide batez, ohartarazi English suizidio baten aurrean gaudela, tirabuzoi bikoitzeko inbertso klasikoa, hain zuzen. Fitxa Testua: Lutxo Egia Aktorea: Mikel Martinez Ekoizpena: Tartean Teatroa Iraupena: 20 minutu
Nekazaritza azoka Santiagoko egun handian. Herrialdeko produktuen erakusketa eta salmenta. Antolatzailea: Gorlizko Udala Artzeluz plaza, uztailaren 25ean
Artisau azoka Santiagoko jaien barruan. Antolatzailea Gorlizko Udala. Artzeluz plazan, uztailaren 27an, zapatua.
Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.
Felix Larekiren “Momentos VI” erakusketa hogeita sei lanek osatzen dute. Hiri-pintura, argia eta inguruko kontrasteak eta itsasoaren edertasuna dira erakusketa honen hiru zio nagusiak, eta asmoa du egilearen obraren lan adierazgarrienen aukeraketa bat erakustea bisitariari. Felix Larekik, artista sortzaile eta polifazetikoak, bere “Realismo expresionista” obraren aukeraketa bat erakusten du “Momentos VI” lanean, eta nagusiki naturarekiko, espazio irekiekiko eta itsasoarekiko maitasuna islatzen du. Kutsu hiperrealista nabarmena dute hiri-pinturako paisaia batzuk.
Betiere 16 eta 29 urte arteko gazteentzat zuzenduta, hamaika ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labak: ofimatika klaseak apirilaren 16tik 29ra, Biopatchwork tailerra apirilaren 18an, ohitura atomikoen kurtsoa eta eskalada ikastaroa apirilaren 20an, enplegu eta ikasketen bilaketa eta egunerokoa errazten duten aplikazioen informazioa apirilaren 30ean. Informazio guztia, hemen.
Laugarren urtez, UK Foto elkarteak argazkigintza jardunaldiak egingo ditu hitzaldi eta erakusketa ezberdinakaz. Aurten, maiatzaren 17, 18 eta 19 egunetan egingo dute Sopelako Kurtzio kultur etxean, dohainik. Hizlarien artean, Egoitz Icaza, Marina Cano eta Xabi Buenetxea argazkilariak egongo dira, euren bizipenak eta jakintzak publiko osoagaz partekatzeko prest. Hala, fauna izango da aurtengo gaia. Sarrerak lortzeko 10 egun lehenago egin daiteke Sopelako Udalaren webgunean bidez.