Urdulizko xarma naturala ezagutzeko Txiri txiri ibilbidea antolatu dute apirilaren 28rako!

Nahia Martinez Gondra api 26 Urduliz

Tantak elkarteak beste Txiri txiri ibilbide natural bat antolatu du domeka honetarako, apirilaren 28rako. Hala, Urdulizko inguruneagaz konektatzeko aukera hobezina proposatzen dute antolatzaileek bi txandatan antolatuta: goizeko 10:00etatik 12:00etara eta 12:00etatik 14:00etara. 25 plaza daude libre txanda bakoitzean eta ibilbideen zailtasuna erraza izango da.

Ingurumena
Xabier Buenetxea: "Apurka-apurka, okil beltza leku gehiago kolonizatzen aritu da, eta denbora kontua baino ez zen inguruotan agertzea"

Iker Rincon Moreno api 26 Getxo

Xabier Buenetxea, Getxoko Udaleko Ingurumen Unitateko Faunaren Jarraipenerako taldeko kidea, izan da orain arte inbentariatuta ez zegoen hegazti-espezie berria aurkitu duena. "Arraroa" kategorian katalogatutako okil beltzaren berri eman zuen apirilaren hasieran, eta, aitortzen duenez, daborduko eskualde osora hedatu da: "Gorliz eta Unbe aldean ere antzeman ditugu".