api 17, 10:09 Plentzia Urduliz
Egunotan Cirque du Soleil ikusgarriaren karpa erraldoia Barakaldon dago, akrobazia ikusgarriak eta efektu bisualak magiagaz bateratzen dituen Kurios ikuskizunagaz. Bada, hainbat herrialde desberdinetako pertsonak batzen dituen konpainia horretan Urdulizen bizi den Txibu plentziarra dago. Bera soinu-teknikarien arduraduna da, eta ikuskizunek behar duten zirrara hori behar bezala funtzionatzeaz arduratzen da.