Ostirala, maiatzak 17

17:00

Inguru Minguru tailerrak

Barrikako udaletxeko plazan, Barrika | Umeentzako jarduerak

4 urtetik gorako umeentzat.

Inguru Minguru tailerrak Barrikako udaletxeko plazan

4 urtetik gorako umeentzat.

18:00

Psikomotrizitatea

Goñi Portal kultur etxea, Plentzia | Ikastaroak eta tailerrak

Antolakuntza: Sehen Elkartea. zen emateakGoñi Portalera deituz edo: https://linktr.ee/plentziakultura 

Psikomotrizitatea Goñi Portal kultur etxea

Antolakuntza: Sehen Elkartea.

zen emateakGoñi Portalera deituz edo: https://linktr.ee/plentziakultura 

18:30

'Hamaika kolore' ipuin kontaketa egingo dute LGTBIQ+ fobiaren aurkako egunean

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Umeentzako jarduerak

Sorgina Pirulina ipuin kontalariaren eskutik, Hamaika kolore ikuskizuna egingo dute maiatzaren 17an, LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko egunean. 4-10 urteko haurrentzat aproposa den emanaldia da, eta Urdulizko kultur etxean egingo dute, arrastiko 18:30ean.

'Hamaika kolore' ipuin kontaketa egingo dute LGTBIQ+ fobiaren aurkako egunean Urdulizko kultur etxea

Sorgina Pirulina ipuin kontalariaren eskutik, Hamaika kolore ikuskizuna egingo dute maiatzaren 17an, LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko egunean. 4-10 urteko haurrentzat aproposa den emanaldia da, eta Urdulizko kultur etxean egingo dute, arrastiko 18:30ean.

19:00

Bizkarsoro filma ikusgai egongo da Armintzako kultur etxean, maiatzaren 17an

Armintzako kultur etxea, Lemoiz | Zinema eta bideo-emanaldiak

Josu Martinez euskal zuzendariaren Bizkarsoro filma proiektatuko dute Armintzako kultur etxean. Maiatzaren 17an, barikuan, izango da, 19:00etatik aurrera, doako sarreragaz. Filma euskaraz eskainiko da, gaztelaniazko azpitituluakaz.

Bizkarsoro filma ikusgai egongo da Armintzako kultur etxean, maiatzaren 17an Armintzako kultur etxea

Josu Martinez euskal zuzendariaren Bizkarsoro filma proiektatuko dute Armintzako kultur etxean. Maiatzaren 17an, barikuan, izango da, 19:00etatik aurrera, doako sarreragaz. Filma euskaraz eskainiko da, gaztelaniazko azpitituluakaz.

19:00

Saharako emakumeen bizitzaren istoriari buruzko dokumentala proiektatuko dute datorren barikuan, Muxikebarrin

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Zinema eta bideo-emanaldiak

Getxoko Udalak eta ATFAL Sahararen aldeko Getxoko elkarteak antolatuta, Insumisas dokumentala proiektatuko dute datorren barikuan, hilaren 17an, Muxikebarrin. Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan jarduten duten ekintzaileak eta 1975ean Marokoren inbasioaz geroztik emakume sahararren aurka egindako giza eskubideen urraketei buruzko datu estatistikoak erakusten ditu lanak. 

Saharako emakumeen bizitzaren istoriari buruzko dokumentala proiektatuko dute datorren barikuan, Muxikebarrin Muxikebarri Antzokia

Getxoko Udalak eta ATFAL Sahararen aldeko Getxoko elkarteak antolatuta, Insumisas dokumentala proiektatuko dute datorren barikuan, hilaren 17an, Muxikebarrin. Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan jarduten duten ekintzaileak eta 1975ean Marokoren inbasioaz geroztik emakume sahararren aurka egindako giza eskubideen urraketei buruzko datu estatistikoak erakusten ditu lanak. 

21:00

Kontzertua: Txekoslobako

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Musika

Txekoslobako Gorka Rodríguez Gomila algortarraren reggaetoi musika proiektua da. 2Zio rap taldekide ohiak jai-girora abiatu da oraingoan, erritmo bizi eta dantzagarriak uztartzen dituen urban estiloaren eskutik. Kontzertu berezi honetan lagunez inguratuta egongo da eszenatoki gainean, eta getxoztarrak dantzan jarriko ditu etengabeko gerri mugimenduekin. Inor aspertuko ez duen ikuskizuna dugu, doinu latinak gustuko dituzten gazte zein helduentzako.

Kontzertua: Txekoslobako Muxikebarri Antzokia

Getxo Eszena Kalean aire zabaleko programazioari hasiera emango diote zapatuan, Areetan

Xake plaza, Getxo | Antzerkia

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.

Getxo Eszena Kalean aire zabaleko programazioari hasiera emango diote zapatuan, Areetan Xake plaza

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.

19:00
19:00

Palestinaren aldeko jardunaldiak

Getxo eta Sopela, Getxo Sopela | Berbaldiak eta mahainguruak

Maiatzak 9 19:00 October 7, Al Jazeera investigations dokumentala eta solasaldia, Getxoko Bentan. Maiatzak 10 19:00 Hitzaldia: Palestina, la herida abierta, Romo Kultur Etxean. Maiatzak 16 19:00 Hitzaldia: Israeli boikota, herriaren tresnarik onena, Algortako Azebarrin. Maiatzak 23 19:00 Hitzaldia: El doble rasero de occidente en las guerras del terror, en Ucrania y en el genocidio en Gaza y sus consecuencias, Larrabasterrako Auzoetxean.

Palestinaren aldeko jardunaldiak Getxo eta Sopela

Maiatzak 9

  • 19:00 October 7, Al Jazeera investigations dokumentala eta solasaldia, Getxoko Bentan.

Maiatzak 10

  • 19:00 Hitzaldia: Palestina, la herida abierta, Romo Kultur Etxean.

Maiatzak 16

  • 19:00 Hitzaldia: Israeli boikota, herriaren tresnarik onena, Algortako Azebarrin.

Maiatzak 23

  • 19:00 Hitzaldia: El doble rasero de occidente en las guerras del terror, en Ucrania y en el genocidio en Gaza y sus consecuencias, Larrabasterrako Auzoetxean.

12:29
12:29

Bi autodefentsa feminista tailer egingo dituzte Lemoizen

Armintzako kultur etxea, Lemoiz | Bestelakoak

Zapatu honetan eta hurrengoan, maiatzak 11 eta 18, emakumeei zuzendutako autodefentsa feministako tailerrak egingo dituzte Armintzako kultur etxean. Saioek 3 orduko iraupena izango dute, 11:00etatik 14:00etara, eta parte-hartzea doakoa izango da. Bertaratzeko, emakume izatea eta 14 urte baino gehiago izatea baino ez da beharko. Ez da izena eman behar.

Bi autodefentsa feminista tailer egingo dituzte Lemoizen Armintzako kultur etxea

Zapatu honetan eta hurrengoan, maiatzak 11 eta 18, emakumeei zuzendutako autodefentsa feministako tailerrak egingo dituzte Armintzako kultur etxean. Saioek 3 orduko iraupena izango dute, 11:00etatik 14:00etara, eta parte-hartzea doakoa izango da. Bertaratzeko, emakume izatea eta 14 urte baino gehiago izatea baino ez da beharko. Ez da izena eman behar.

10:00
20:00

Aerografia erakusketa egingo dute Urdulizko kultur etxean

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Erakusketak

Aerografia margotzeko teknika bat da: pintura airetik difuminatuz edota aspertsio bidez aplikatzen da gainazal edo objektu baten gainean. Hala, grafitiak egiteko erabiltzen den sprayaren antzekoa da, baina kasu honetan aerografo izeneko tresna erabiltzen da margotzeko. Idoia Urrutxurtu Anguianoren aerografia bidezko erakusketa dago ikusgai maiatzaren 25era arte, Urdulizko kultur etxean.

Aerografia erakusketa egingo dute Urdulizko kultur etxean Urdulizko kultur etxea

Aerografia margotzeko teknika bat da: pintura airetik difuminatuz edota aspertsio bidez aplikatzen da gainazal edo objektu baten gainean. Hala, grafitiak egiteko erabiltzen den sprayaren antzekoa da, baina kasu honetan aerografo izeneko tresna erabiltzen da margotzeko. Idoia Urrutxurtu Anguianoren aerografia bidezko erakusketa dago ikusgai maiatzaren 25era arte, Urdulizko kultur etxean.

11:00
20:30

Erakusketa kolektiboa: "Lagun artean"

Goñi Portal kultur etxea, Plentzia | Erakusketak

Erakusketa kolektiboa: "Lagun artean" Goñi Portal kultur etxea

18:30
18:30

Getxoko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte martitzenean

Udalerriko puntu ezberdinetan, Getxo | Irteerak eta txangoak

Tokiko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte bihar, martitzenean, Getxon. Urtero bezala, udalerriko auzoak eta txokoak, eta euren izenak hobe ezagutzeko egitasmoa Bizarra Lepoan elkarteagaz elkarlanean antolatu ditu Udalak. Horietan, parte hartzaileek udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dituzte. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.

Getxoko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte martitzenean Udalerriko puntu ezberdinetan

Tokiko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte bihar, martitzenean, Getxon. Urtero bezala, udalerriko auzoak eta txokoak, eta euren izenak hobe ezagutzeko egitasmoa Bizarra Lepoan elkarteagaz elkarlanean antolatu ditu Udalak. Horietan, parte hartzaileek udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dituzte. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.

18:00
13:30

Umore Azoka Leioaren programazioa

Leioako kaleetan, Leioa | Bestelakoak

Leioa kale-artisten elkargune handia izango da maiatzaren 16, 17, 18 eta 19an. Antzerkia, dantza, magia, zirkua... hainbat motatako proposamenak ekarriko dituzten 41 konpainia batuko dira aurtengo 24. edizioan. Hemen duzue egun horietarako programazio osoa.

Umore Azoka Leioaren programazioa Leioako kaleetan

Leioa kale-artisten elkargune handia izango da maiatzaren 16, 17, 18 eta 19an. Antzerkia, dantza, magia, zirkua... hainbat motatako proposamenak ekarriko dituzten 41 konpainia batuko dira aurtengo 24. edizioan. Hemen duzue egun horietarako programazio osoa.

11:00
18:00

UK Foto elkarteak 4. Argazki Jardunaldiak egingo ditu maiatzean

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Berbaldiak eta mahainguruak

Laugarren urtez, UK Foto elkarteak argazkigintza jardunaldiak egingo ditu hitzaldi eta erakusketa ezberdinakaz. Aurten, maiatzaren 17, 18 eta 19 egunetan egingo dute Sopelako Kurtzio kultur etxean, dohainik. Hizlarien artean, Egoitz Icaza, Marina Cano eta Xabi Buenetxea argazkilariak egongo dira, euren bizipenak eta jakintzak publiko osoagaz partekatzeko prest. Hala, fauna izango da aurtengo gaia. Sarrerak lortzeko 10 egun lehenago egin daiteke Sopelako Udalaren webgunean bidez.

UK Foto elkarteak 4. Argazki Jardunaldiak egingo ditu maiatzean Kurtzio kultur etxea

Laugarren urtez, UK Foto elkarteak argazkigintza jardunaldiak egingo ditu hitzaldi eta erakusketa ezberdinakaz. Aurten, maiatzaren 17, 18 eta 19 egunetan egingo dute Sopelako Kurtzio kultur etxean, dohainik. Hizlarien artean, Egoitz Icaza, Marina Cano eta Xabi Buenetxea argazkilariak egongo dira, euren bizipenak eta jakintzak publiko osoagaz partekatzeko prest. Hala, fauna izango da aurtengo gaia. Sarrerak lortzeko 10 egun lehenago egin daiteke Sopelako Udalaren webgunean bidez.

Agenda herriak

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Ekaina
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Urte osoko agenda ikusi »»