Maiatzak 14, asteartea


19:00

Liburuaren aurkezpena: "Sahara, herri bat erresistentzian"

Merkatu Zaharra, Erandio | Berbaldiak eta mahainguruak

Maiatzaren 14an, martitzena, Kristina Berasain Tristanek Mendebaldeko Sahararen inguruan idatzi duen liburua aurkeztuko du. Ekitaldia 19:00etan izango da Altzagako Merkatu Zaharrean, eta beragaz batera izango dira Fatma Galia, Fatma Labyad ekintzaile sahararrak eta Gorrondatxe taldea.

Liburuaren aurkezpena: "Sahara, herri bat erresistentzian" Merkatu Zaharra

Maiatzaren 14an, martitzena, Kristina Berasain Tristanek Mendebaldeko Sahararen inguruan idatzi duen liburua aurkeztuko du. Ekitaldia 19:00etan izango da Altzagako Merkatu Zaharrean, eta beragaz batera izango dira Fatma Galia, Fatma Labyad ekintzaile sahararrak eta Gorrondatxe taldea.


Maiatzak 18, larunbata


12:00

Erandioko kuadrillen eguna

Irailaren 23a plaza, Erandio | Jaiak

Zapatuan, maiatzak 18, kuadrillak elkarteko eguna antolatuko dute lehen aldiz Altzagan. Horretarako, jai-batzordeko kideek egun osoko egitaraua prestatu dute lagunartean ederto pasatu eta San Agustin jaiei begira motorrak berotzen hasteko.

Erandioko kuadrillen eguna Irailaren 23a plaza

Zapatuan, maiatzak 18, kuadrillak elkarteko eguna antolatuko dute lehen aldiz Altzagan. Horretarako, jai-batzordeko kideek egun osoko egitaraua prestatu dute lagunartean ederto pasatu eta San Agustin jaiei begira motorrak berotzen hasteko.


18:30

Emakumeen Truke Gastronomikoaren III. edizioa

Merkatu Zaharra, Erandio | Gastronomia-ekitaldiak

Maiatzaren 18an, 18:00etan Emakumeen Truke Gastronomikoaren III. edizioa egingo dute Altzagako Merkatu Zaharrean. Jardunaldi honen helburua izango da jatorri ezberdinetako emakumeek beraien sustraietako errezetak eta kultura partekatzea.

Emakumeen Truke Gastronomikoaren III. edizioa Merkatu Zaharra

Maiatzaren 18an, 18:00etan Emakumeen Truke Gastronomikoaren III. edizioa egingo dute Altzagako Merkatu Zaharrean. Jardunaldi honen helburua izango da jatorri ezberdinetako emakumeek beraien sustraietako errezetak eta kultura partekatzea.


Maiatzak 19, igandea


19:00

Antzerkia: "Txizatoki bat eszenatokian" eta "Hamalau"

Josu Murueta kultur etxea, Erandio | Antzerkia

Txizatoki bat eszenatokian Bakarrizketa hau Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian estreinatu zen 2023ko otsailean. Sinopsia "Duela ehun urte, Marcel Duchamp-ek txizatoki bat jarri zuen erakusgai museo batean, eta ekintza horrek artearen kontzeptua kolokan jarri zuen. Zer da artea? Zer da objetu artistikoa? Zer da sortzailea? Nik gaur txizatoki bat jarriko dut eszenatokian. Ekintza sinboliko eta iraultzaile honegaz, antzerkiaren kontzeptua kolokan jarri nahi dut". Asmo arranditsu honegaz ematen zaio hasiera monologo honi, zeinean aktore-egileak esperientzia teatral ezohiko bat planteatuko duen: ekintza hasten denean, antzezlana bukatu da, eta ikusleak kanpoan daude, ikusi duten antzezlanari buruzko komentario mingarriak egiten, aktore-egilea oraindik barruan dagoelarik, irteteko kemenik gabe, ikusleen eritziak jasotzeko beldurrez. Funtsean, aitzaki bat da, egile-aktoreak antzerkiaren fenomenoari buruzko bere ikuspuntu subjetibo eta emozionala plazaratzeko. Eta ikuslego-faunaren deskribapen ero, ironiko, umoretsu eta minbera egiteko. Testuaren egilea eta aktorea: Patxo Telleria Ekoizpena: Tartean Teatroa Hamalau CAFE BAR BILBAO Antzerki Saria 2022. Bakarrizketa hau Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian estreinatu zen 2023ko otsailean. Sinopsia Eraikin bat hiri batean. Hamalaugarren solairua. Terraza bat. Gizon bat dago bertan. Notarioa da, eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen ere, bezero horren buru-hilketa edo suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzku moralik egiteko? Dena baldintza egokietan dagoela ziurtatzera mugatu behar da. Eta notarioa denez, bide batez, ohartarazi English suizidio baten aurrean gaudela, tirabuzoi bikoitzeko inbertso klasikoa, hain zuzen. Fitxa Testua: Lutxo Egia Aktorea: Mikel Martinez Ekoizpena: Tartean Teatroa Iraupena: 20 minutu

Antzerkia: "Txizatoki bat eszenatokian" eta "Hamalau" Josu Murueta kultur etxea

Txizatoki bat eszenatokian

Bakarrizketa hau Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian estreinatu zen 2023ko otsailean.

Sinopsia

"Duela ehun urte, Marcel Duchamp-ek txizatoki bat jarri zuen erakusgai museo batean, eta ekintza horrek artearen kontzeptua kolokan jarri zuen. Zer da artea? Zer da objetu artistikoa? Zer da sortzailea?

Nik gaur txizatoki bat jarriko dut eszenatokian. Ekintza sinboliko eta iraultzaile honegaz, antzerkiaren kontzeptua kolokan jarri nahi dut".

Asmo arranditsu honegaz ematen zaio hasiera monologo honi, zeinean aktore-egileak esperientzia teatral ezohiko bat planteatuko duen: ekintza hasten denean, antzezlana bukatu da, eta ikusleak kanpoan daude, ikusi duten antzezlanari buruzko komentario mingarriak egiten, aktore-egilea oraindik barruan dagoelarik, irteteko kemenik gabe, ikusleen eritziak jasotzeko beldurrez.

Funtsean, aitzaki bat da, egile-aktoreak antzerkiaren fenomenoari buruzko bere ikuspuntu subjetibo eta emozionala plazaratzeko. Eta ikuslego-faunaren deskribapen ero, ironiko, umoretsu eta minbera egiteko.

  • Testuaren egilea eta aktorea: Patxo Telleria
  • Ekoizpena: Tartean Teatroa

Hamalau

CAFE BAR BILBAO Antzerki Saria 2022.

Bakarrizketa hau Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian estreinatu zen 2023ko otsailean.

Sinopsia

Eraikin bat hiri batean. Hamalaugarren solairua. Terraza bat. Gizon bat dago bertan. Notarioa da, eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen ere, bezero horren buru-hilketa edo suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzku moralik egiteko? Dena baldintza egokietan dagoela ziurtatzera mugatu behar da. Eta notarioa denez, bide batez, ohartarazi English suizidio baten aurrean gaudela, tirabuzoi bikoitzeko inbertso klasikoa, hain zuzen.

Fitxa

  • Testua: Lutxo Egia
  • Aktorea: Mikel Martinez
  • Ekoizpena: Tartean Teatroa
  • Iraupena: 20 minutu

Maiatzak 25, larunbata


20:00

Antzerkia: "Altsasu"

Merkatu Zaharra, Erandio | Antzerkia

2016ko urriaren 15eko goizaldean, Altsasun (Nafarroan), Koxka tabernaren atarian, liskar bat izan zen herriko zenbait bizilagunen, Guardia Zibileko bi agenteren eta horien bikotekideen artean. Horren ondorioz, bi pertsona atxilotu zituzten, eta guardia zibiletako bat, tenientea, orkatila bat hautsita amaitu zen. 24 orduan baino gutxiagoan, telebista-plato bihurtu zen Altsasu herria, eta, egun eta erdian baino gutxiagoan, Estatu mailako kontua izan zen gertatutakoa. Salatzaileek uko egin zioten Foruzaingoaren aurrean deklaratzeari; aitzitik, Guardia Zibileko beren kideen aurrean deklaratu zuten. COVITEk, Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak, Auzitegi Nazionalean salatu zuen gertatutakoa, eta horrek egoera irauli zuen. Elkarte horrek terrorismoaren akusazioa sartu zuen bere salaketan, eta bederatzi gazteren aurkako polizia-operazioa jarri zen martxan. Horietako zazpi berehala espetxeratu zituzten. 2018ko apirilaren 16an ahozko bista hasi zen; fiskaltzak 12 eta 62 urte bitarteko kartzela-zigorra eskatu zuen zortzi gazterentzat. Epaiketak ikusmin handia piztu zuen Espainiako estatuan, alde batetik askatasunen murrizketa ekar zezakeelako, eta beste batetik fiskaltzak "terrorista" hitzaren gehiegizko erabileragatik

Antzerkia: "Altsasu" Merkatu Zaharra

2016ko urriaren 15eko goizaldean, Altsasun (Nafarroan), Koxka tabernaren atarian, liskar bat izan zen herriko zenbait bizilagunen, Guardia Zibileko bi agenteren eta horien bikotekideen artean. Horren ondorioz, bi pertsona atxilotu zituzten, eta guardia zibiletako bat, tenientea, orkatila bat hautsita amaitu zen. 24 orduan baino gutxiagoan, telebista-plato bihurtu zen Altsasu herria, eta, egun eta erdian baino gutxiagoan, Estatu mailako kontua izan zen gertatutakoa. Salatzaileek uko egin zioten Foruzaingoaren aurrean deklaratzeari; aitzitik, Guardia Zibileko beren kideen aurrean deklaratu zuten.

COVITEk, Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak, Auzitegi Nazionalean salatu zuen gertatutakoa, eta horrek egoera irauli zuen. Elkarte horrek terrorismoaren akusazioa sartu zuen bere salaketan, eta bederatzi gazteren aurkako polizia-operazioa jarri zen martxan. Horietako zazpi berehala espetxeratu zituzten. 2018ko apirilaren 16an ahozko bista hasi zen; fiskaltzak 12 eta 62 urte bitarteko kartzela-zigorra eskatu zuen zortzi gazterentzat. Epaiketak ikusmin handia piztu zuen Espainiako estatuan, alde batetik askatasunen murrizketa ekar zezakeelako, eta beste batetik fiskaltzak "terrorista" hitzaren gehiegizko erabileragatik


Ekainak 15, larunbata


10:30

Jai inklusiboa: "Aurrera begira"

Erandio | Bestelakoak

"Aurrera begira" lelopean, martxa ireki inklusiboa, elkarteen azoka, erakustaldiak eta herri-bazkaria antolatuko dituzte desgaitasuna duten pertsonak ahalduntzeko helburua izango duen jaialdian. Hainbat elkartek parte hartuko dute Erandioko Udalaren laguntzagaz antolatzen ari diren jardunaldian.

Jai inklusiboa: "Aurrera begira"

"Aurrera begira" lelopean, martxa ireki inklusiboa, elkarteen azoka, erakustaldiak eta herri-bazkaria antolatuko dituzte desgaitasuna duten pertsonak ahalduntzeko helburua izango duen jaialdian. Hainbat elkartek parte hartuko dute Erandioko Udalaren laguntzagaz antolatzen ari diren jardunaldian.


Maiatzak 25, larunbata


13:00
20:00

Erandioko Gorpuzti jaiak

Erandio

Erandiogoikoko jai nagusiak dira Gorpuzti jaiak, eta aurten maiatzaren azken egunetan eta ekaineko lehen aste-akabuan ospatuko dituzte, berritasun eta guzti.

Erandioko Gorpuzti jaiak

Erandiogoikoko jai nagusiak dira Gorpuzti jaiak, eta aurten maiatzaren azken egunetan eta ekaineko lehen aste-akabuan ospatuko dituzte, berritasun eta guzti.

Agenda herriak

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Ekaina
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Urte osoko agenda ikusi »»