Maiatzak 17, ostirala

19:00

Saharako emakumeen bizitzaren istoriari buruzko dokumentala proiektatuko dute datorren barikuan, Muxikebarrin

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Zinema eta bideo-emanaldiak

Getxoko Udalak eta ATFAL Sahararen aldeko Getxoko elkarteak antolatuta, Insumisas dokumentala proiektatuko dute datorren barikuan, hilaren 17an, Muxikebarrin. Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan jarduten duten ekintzaileak eta 1975ean Marokoren inbasioaz geroztik emakume sahararren aurka egindako giza eskubideen urraketei buruzko datu estatistikoak erakusten ditu lanak. 

Saharako emakumeen bizitzaren istoriari buruzko dokumentala proiektatuko dute datorren barikuan, Muxikebarrin Muxikebarri Antzokia

Getxoko Udalak eta ATFAL Sahararen aldeko Getxoko elkarteak antolatuta, Insumisas dokumentala proiektatuko dute datorren barikuan, hilaren 17an, Muxikebarrin. Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan jarduten duten ekintzaileak eta 1975ean Marokoren inbasioaz geroztik emakume sahararren aurka egindako giza eskubideen urraketei buruzko datu estatistikoak erakusten ditu lanak. 

21:00

Kontzertua: Txekoslobako

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Musika

Txekoslobako Gorka Rodríguez Gomila algortarraren reggaetoi musika proiektua da. 2Zio rap taldekide ohiak jai-girora abiatu da oraingoan, erritmo bizi eta dantzagarriak uztartzen dituen urban estiloaren eskutik. Kontzertu berezi honetan lagunez inguratuta egongo da eszenatoki gainean, eta getxoztarrak dantzan jarriko ditu etengabeko gerri mugimenduekin. Inor aspertuko ez duen ikuskizuna dugu, doinu latinak gustuko dituzten gazte zein helduentzako.

Kontzertua: Txekoslobako Muxikebarri Antzokia

Maiatzak 18, larunbata

14:30

Udaberriko bertso-bazkaria

Benta kultur elkartean, Getxo | Bertsolaritza

Maiatzaren 18an egingo dute Euskal Herriko mutur biak mahai inguruan lotuko dituen bertso-bazkari klasikoa. Udaberriko hitzordu honetara joan gura dutenek izena eman beharko dute 605 704 385 telefonora deituz edo albegetxo@gmail.com helbidera idatziz maiatzaren 13a baino lehen.

Udaberriko bertso-bazkaria Benta kultur elkartean

Maiatzaren 18an egingo dute Euskal Herriko mutur biak mahai inguruan lotuko dituen bertso-bazkari klasikoa. Udaberriko hitzordu honetara joan gura dutenek izena eman beharko dute 605 704 385 telefonora deituz edo albegetxo@gmail.com helbidera idatziz maiatzaren 13a baino lehen.

Maiatzak 19, igandea

09:00

III. Etorki Mendi Traila

Fadura kiroldegia, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Informazio guztia, hemen.

III. Etorki Mendi Traila Fadura kiroldegia

Informazio guztia, hemen.

Maiatzak 23, osteguna

09:00

Daborduko izena eman daiteke 13. Berbodromoan

Itzubaltzeta/Romon eta Algortan, Getxo | Bestelakoak

Berbodromoaren 13. edizioa datorren maiatzaren 23an, eguenean, ospatuko da: goizez, Itzubaltzeta/Romon; eta arratsaldez, Algortan. Ohi bezala, Getxoko Udalaren laguntzagaz, Egizu eta Bizarra Lepoan elkarteek eta udalerriko euskaltegiek antolatutako ekimenaren helburuak dira euskara giro lasaian kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea, besteak beste.

Daborduko izena eman daiteke 13. Berbodromoan Itzubaltzeta/Romon eta Algortan

Berbodromoaren 13. edizioa datorren maiatzaren 23an, eguenean, ospatuko da: goizez, Itzubaltzeta/Romon; eta arratsaldez, Algortan. Ohi bezala, Getxoko Udalaren laguntzagaz, Egizu eta Bizarra Lepoan elkarteek eta udalerriko euskaltegiek antolatutako ekimenaren helburuak dira euskara giro lasaian kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea, besteak beste.

Maiatzak 31, ostirala

21:00

Kontzertua: Akelaia

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Musika

Euskal musikaren eszenak oso une aberatsa eta interesgarria bizi du. Oihana Rodriguez teklistaren proiektua da Akaleia. Talde ezberdinetan aritu ondoren, 2023ko amaieran kaleratu zuen bere lehen diskoa: ‘Ondoloin’. Konposizioek popa, rocka, metala eta dantzatzeko musika uztartzen dituzte. Olaia Inziarte, Izaro edo Liher bezalako artistekin bat eginez, euskal musikaren eszenako proposamen freskoenetarikoa dugu hau.

Kontzertua: Akelaia Muxikebarri Antzokia

Ekainak 22, larunbata

20:00

Dantza ikuskizuna: "Maitasunak"

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Dantza

Adriana Bilbao flamenko koreografo eta dantzariak pieza berri bat estreinatuko du Muxikebarrik koproduzituta. Artista bilbotarraren talentuak bat egingo du Beñat Achiary musikari esperimentala eta Raul Corredor gitarra-jolearekin. ‘Maitasunak’ Joxean Artze, Itxaro Borda, García Lorca, San Juan de la Cruz, Teresa de Ávila edo Bernard Manciet poeta handien lanetan eta kultur tradizioan oinarritzen da. Maitasunaz eta eszenografia goxoz baliatuta dantzatutako testuak eta abestiak. Maitasun inozenteenetik pasionalenetara, obsesiboenetara eta espiritualenetara doan ibilbidea.

Dantza ikuskizuna: "Maitasunak" Muxikebarri Antzokia

Maiatzak 4, larunbata

21:00
18:30

Getxo Eszena Kalean aire zabaleko programazioari hasiera emango diote zapatuan, Areetan

Xake plaza, Getxo | Antzerkia

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.

Getxo Eszena Kalean aire zabaleko programazioari hasiera emango diote zapatuan, Areetan Xake plaza

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.

Maiatzak 9, osteguna

19:00
19:00

Palestinaren aldeko jardunaldiak

Getxo eta Sopela, Getxo Sopela | Berbaldiak eta mahainguruak

Maiatzak 9 19:00 October 7, Al Jazeera investigations dokumentala eta solasaldia, Getxoko Bentan. Maiatzak 10 19:00 Hitzaldia: Palestina, la herida abierta, Romo Kultur Etxean. Maiatzak 16 19:00 Hitzaldia: Israeli boikota, herriaren tresnarik onena, Algortako Azebarrin. Maiatzak 23 19:00 Hitzaldia: El doble rasero de occidente en las guerras del terror, en Ucrania y en el genocidio en Gaza y sus consecuencias, Larrabasterrako Auzoetxean.

Palestinaren aldeko jardunaldiak Getxo eta Sopela

Maiatzak 9

  • 19:00 October 7, Al Jazeera investigations dokumentala eta solasaldia, Getxoko Bentan.

Maiatzak 10

  • 19:00 Hitzaldia: Palestina, la herida abierta, Romo Kultur Etxean.

Maiatzak 16

  • 19:00 Hitzaldia: Israeli boikota, herriaren tresnarik onena, Algortako Azebarrin.

Maiatzak 23

  • 19:00 Hitzaldia: El doble rasero de occidente en las guerras del terror, en Ucrania y en el genocidio en Gaza y sus consecuencias, Larrabasterrako Auzoetxean.

Maiatzak 14, asteartea

18:30
18:30

Getxoko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte martitzenean

Udalerriko puntu ezberdinetan, Getxo | Irteerak eta txangoak

Tokiko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte bihar, martitzenean, Getxon. Urtero bezala, udalerriko auzoak eta txokoak, eta euren izenak hobe ezagutzeko egitasmoa Bizarra Lepoan elkarteagaz elkarlanean antolatu ditu Udalak. Horietan, parte hartzaileek udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dituzte. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.

Getxoko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte martitzenean Udalerriko puntu ezberdinetan

Tokiko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte bihar, martitzenean, Getxon. Urtero bezala, udalerriko auzoak eta txokoak, eta euren izenak hobe ezagutzeko egitasmoa Bizarra Lepoan elkarteagaz elkarlanean antolatu ditu Udalak. Horietan, parte hartzaileek udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dituzte. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.

Maiatzak 17, ostirala

11:00
18:00

UK Foto elkarteak 4. Argazki Jardunaldiak egingo ditu maiatzean

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Berbaldiak eta mahainguruak

Laugarren urtez, UK Foto elkarteak argazkigintza jardunaldiak egingo ditu hitzaldi eta erakusketa ezberdinakaz. Aurten, maiatzaren 17, 18 eta 19 egunetan egingo dute Sopelako Kurtzio kultur etxean, dohainik. Hizlarien artean, Egoitz Icaza, Marina Cano eta Xabi Buenetxea argazkilariak egongo dira, euren bizipenak eta jakintzak publiko osoagaz partekatzeko prest. Hala, fauna izango da aurtengo gaia. Sarrerak lortzeko 10 egun lehenago egin daiteke Sopelako Udalaren webgunean bidez.

UK Foto elkarteak 4. Argazki Jardunaldiak egingo ditu maiatzean Kurtzio kultur etxea

Laugarren urtez, UK Foto elkarteak argazkigintza jardunaldiak egingo ditu hitzaldi eta erakusketa ezberdinakaz. Aurten, maiatzaren 17, 18 eta 19 egunetan egingo dute Sopelako Kurtzio kultur etxean, dohainik. Hizlarien artean, Egoitz Icaza, Marina Cano eta Xabi Buenetxea argazkilariak egongo dira, euren bizipenak eta jakintzak publiko osoagaz partekatzeko prest. Hala, fauna izango da aurtengo gaia. Sarrerak lortzeko 10 egun lehenago egin daiteke Sopelako Udalaren webgunean bidez.

Agenda herriak

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Ekaina
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Urte osoko agenda ikusi »»