Txekoslobakoren "Mugitu gerria Euskal Herria" kontzertua ikusi nahi baduzu, parte hartu zozketan eta irabazi sarrera bikoitza!

Txekoslobakoren "Mugitu gerria Euskal Herria" kontzertua ikusi nahi baduzu, parte hartu zozketan eta irabazi sarrera bikoitza!

Txekoslobako Gorka Rodríguez Gomila algortarraren reggaetoi musika proiektua da. 2Zio rap taldekide ohiak jai-girora abiatu da oraingoan, erritmo bizi eta dantzagarriak uztartzen dituen urban estiloaren eskutik. Kontzertu berezi honetan lagunez inguratuta egongo da eszenatoki gainean, eta getxoztarrak dantzan jarriko ditu etengabeko gerri mugimenduekin. Inor aspertuko ez duen ikuskizuna dugu, doinu latinak gustuko dituzten gazte zein helduentzako.

Muxikebarrin izango da ikuskizuna, maiatzaren 17an, barikuan, gaueko 21:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu, maiatzaren 12a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Epea: 2024/05/12 23:59

Zenbat da 2+2 hizkiz?