Hurrengo eguenean, apirilak 25, 18:00etan, Plentziako udaletxean Trantsizio Ekologikoko lan-mahaia egingo dutela iragarri du Udalak. Iragarri duenez, bilera horren helburua izango da maila lokalean udalerriak trantsizio ekologikorako dituen erronkak eta aukerak identifikatzea, eta etorkizunerako lan-lerroak zehaztea ere.
Bilera horretan, hondakinen ordenantza berriari buruzko ekarpenak jasotzeaz gain, mugikortasun iraunkorraz, energiaz, biodibertsitateaz, birziklatzeaz eta antzeko gaiez arituko dira. Bileran parte hartzeko deia egin diete norbanakoei eta herriko elkarteei beraien iritzi eta proposamenak ezagutzera emateko.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun