Txakurrak hondartzetan aske ibiltzeko ordutegia luzatu du Getxoko Udalak

Erredakzioa 2024ko mai. 2a, 18:31

Txakurrak hondartzetan aske egoteko ordutegia zabaltzeko araudia aldatu du Getxoko Udalak. Hala, ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean, txakurrak 20:00etatik hurrengo eguneko 09:30era arte egon ahal izango dira hareatzetan; urriaren 1etik maiatzaren 31ra, aldiz, ez da ordu-mugarik egongo. Salbuespen gisa, baina, ezin izango dira aisialdi-gune modura erabili Gorrondatxe eta Balanar/La Bola hondartzak, "ingurumena babesteko arrazoiengatik", udal-arduradunek azaldu dutenez.

Aldaketaren helburua da ez arriskutsutzat sailka daitezkeen txakurrei aisialdirako eremu gehiago eskaintzea, "solte baina beti kontrolpean ibiltzeko, betiere beren jabeek edo zaintzaileek ematen dituzten ahozko aginduak betetzen badituzte".

Gainerako aisialdirako guneen (lorategiak eta parterreak izan ezik) ordutegia 16:00etatik hurrengo eguneko 11:00etara izango da, urte osoan zehar. Eremu horiek honako hauek dira:

  • Txurrukako kai berria.
  • Gobela ibai ondoko pasealekua (Gobeloki, La Avanzada errepidetik  Lexarretaraino) eta Makaleta etorbidea (Lexarretatik Salsidu etorbideraino).
  • Galeako bidea (Aixerrotatik Sopelako mugaraino).
  • Zugatzarte-Pinueta-Andrés Larrazabal.
  • San Joseren parketa.
  • Plentzia Hiriaren kalea.
  • Artaza Hoteleko parkea.
  • Darío Regoyos parkea.
  • Arkotxa-Sarenebarri
  • Marques del Real Socorro parkea.
  • Euskal Herria, trenbidearen ondoan.
  • Iturribarri.
  • Arrigunagako ezkerreko zelaia.
  • Aretxondo zelaia.
  • Usategi 2 parkea.
  • Kasune parkea.
  • Lañomendi parkea.
  • Gabriel Ramos Uranga parkea
  • Paellen zelaia eta hilerria.
  • Venancio parke berria (alde bat)
  • Mesedeetako parkea-Pinueta (berdegunea).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun