Eskualdeko taldeari gailendu eta LeartiBai+ taldeak lortu du Taldekakoaren hurrengo faserako txartela

Erredakzioa 2024ko api. 19a, 13:14
Eguazteneko argazkia, talde bietako kideakaz. © BERTSOZALE

Eguaztenean, hilaren 17an, jokatu zuten Taldekakoaren 4. kanporaketa Uribe Kostako Karidadeko Masokistak eta LeartiBai+ taldeen artean; azken horrek lortu zuen finalaurrekoetara sailkatzea. Hurrengo saioak bihar, zapatuan, izango dira, Leioan eta Urdulizen.

Giro ederrean jokatu zituzten eguazten iluntzean Salem tabernan eta Azebarrin Taldekakoaren 4. kanporaketa honi zegozkion saio biak. Bertsolariek saio bietan egindako lanak kontutan hartuta, LeartiBai+ taldeak egin zuen aurrera, eta maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko diren finalaurrekoetarako txartela lortu zuen.

Taldekakoan ohikoa izaten den moduan, taldeen arteko giroa izatea da garrantzitsuena, eta eguazteneko giroa alaitzen laguntzeko akordeoiaren laguntza izan zuten. Bigarren saioa amaitutakoan, gainera, afari merienda egin zuten talde biek elkarregaz.  

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun