Beti On zerbitzuaren nondik norakoak azalduko dituzte maiatzaren 14an Barrikan

Erredakzioa 2024ko api. 30a, 18:21

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Barrikako Udalak elkarlanean antolatutako berbaldia maiatzaren 14an, martitzenean, izango da, arratsaldeko 17:00etan, erretiratuen etxean. Hitzaldian, Euskadiko telelaguntza-zerbitzu publikoari buruz hitz egingo da, etxeetan ematen den etengabeko arreta-zerbitzuari buruz.

Bertaratutakoei zerbitzuaren berri emango zaie. Zerbitzu horri esker, erabiltzaileek etengabeko arreta-zerbitzua izango dute etxean, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan, eta larrialdi-egoerei edo gizarte-premiei erantzun egokia emateko berariaz prestatuta dauden pertsonek artatuko dituzte, beren kabuz edo beste baliabide komunitario batzuk erabiliz. Zerbitzua eskuratzeko prozedura hau da: etxean terminal bat instalatzea eta erabiltzaileak gailua (sakagailua edo domina) aldean eramatea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun