"Aletas" haur ikuskizunerako sarrera bikoitza lortu

"Aletas" haur ikuskizunerako sarrera bikoitza lortu

‘Aletas’  haur ikuskizun ludikoa da, objektu berezietatik abiatuta bidaiatzera gonbidatzen gaituena. Guztiok, ikusleek eta artistek, animaliez eta tresnez beteriko munduan murgilduko gara. Dantza, argia eta musikaz lagunduta Tchaikovsky, Saint Saëns, Rimsky Korsakov, Vivaldi eta Kolonbia, Italia, Maroko, Indiako eta Euskal Herriko tradiziozko musika konposizioekin batera. Respira boskotearen zuzeneko musika eta Silvia Perezen dantzariaren eskutik, hegatsak jantziko ditugu irudimenezko munduen barrena sartzeko.

3 urtetik gorako haurrentzat. 50 mitutuko iraupena. Gazteleraz.

Muxikebarrin izango da ikuskizuna, maiatzak 5ean, domekan, arratsaldeko 18:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu, apirilak 28a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

  • Alazne A.
  • Eneko F.
  • Ane L.
  • Oihan K.