Uribitakora

Herria lokotx-bilketan

Iñigo Kortazar Elias 2023ko aza. 21a, 13:22

Hemen duzue entzungai Iñigo Kortazar Elias ALBEko bertsolariak azaroko HIRUKArako bidalitako argazkiari emandako erantzun ederra.

Doinua: Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke / Itsasoari begira

Herri xumea izan dadila
herri-kirolen zimendu.
Erretratuan lokotx artean
herria zaigu ostendu.
Lokotx-bilketan ibiltzen dira
kendu-jarri, jarri-kendu.
Gure kontutan berdin antzera
ez al gara ibiltzen gu?
Argazki honek eskualdeko
metafora ematen du.

Diferentea ahazten dugu,
ikusiz gero, baztertu.
HAPOak gure lur emankorrak
aldika ditu lehertu.
Oraindik ere gure hizkuntza
batzuek ezin ulertu.
Holako mila kontu dauzkagu
jasa ezin da atertu.
Baina lokotx lez egiten dira
agertu ta desagertu.

Herri-kirolaz gozatzen dugu
plazara irtendakoan.
Batzuek dema edo apustu,
joko zein azpijokoan.
Gure herriko aferak ere
lokotxak direlakoan:
kirolariak sentitzen al du
lokotxa hartzerakoan,
herria eta jendartearen
bizitza dela jokoan?

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun