Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duen Jaime Lafitak bukatu du Heriotzaren Haraneko zeharkaldia

Nahia Martinez Gondra 2024ko api. 19a, 15:54

Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (ELA) duen Jaime Lafita getxoztarrak bere erronka gainditu du DalecandELA elkartearen eskutik: zailtasunik gabe, bederatzi etapa egin ditu bizikletaz Heriotzaren Haranean (AEB) barrena; zehazki, 650 kilometro egin ditu 61 urteko gizonak. Zeharkaldiko bederatzi egun horietan tropelak aurre egin behar izan die 40 eta -3 gradu arteko tenperaturei, haize-bolada urakanatuei eta 2.000 metrotik gorako mendateei.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun