Eskualdeko taldeek ez dute lortu Bizkaiko Taldekakoaren finalaurrekoetara pasatzea

Erredakzioa 2024ko api. 22a, 12:52
Urdulizen egindako Bizkaiko Taldekakoaren bertso-saioa. © BERTSOZALE
Lagun giroan jokatu zituzten zapatuan Bizkaiko Taldekakoa bertsolari txapelketako Leioako eta Urdulizko saioak. Lehenengoan Troiako zaldia taldeak eta bigarrenean Durangalduek taldeak lortu zuten maiatzaren 25ean jokatu diren finalaurrekoetarako txartela.

Bizkaiko Taldekakoa txapelketa aurrera doa, eta aurreko astean hiru saio jokatu zituzten Uribe Kostan: lehena apirilaren 19an egin zuten Algortan, eta 20an Leioan eta Urdulizen aritu ziren. Tamalez, eskualdeko hiru taldeetako batek ere ez du lortu finalaurrekoetara pasatzea.  

Urdulizko saioan eskualdeko Pirata Bertso Eskolako kideak eta Durangaldeko Durangalduek taldekoak batu ziren. Txiberri eta Basartena tabernetan egin zituzten saio bien emaitzaren ostean, talde bisitariak lortu zuen finalaurrekoetara sailkatzea. Herriko publikoa lagun, giro ederrean egin zituzten saioak, eta puntutan jarduteko astia ere hartu zuten.

Leioako saioan ere kanpoko taldeak lortu zuen Arrigorriagarako txartela. Kasu honetan eskualdeko Leioatik Leioara eta Busturialdeko Troiako zaldia taldeen artean jokatu zuten saioa. Giroa freskoa izan arren, Sustrai Taberna eta AsuaBerri tabernen kanpoko aldean egin zituzten saio puntuagarri biak. Hirugarren saioan librean aritu ziren taldeak.

Hurrengo saioa, apirilaren 28an izango da, Zornotzan. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun