UEFAren Emakumeen Txapeldunen Ligako kopa ikusgai egongo da domekan eta astelehenean Fadura kiroldegian

Iker Rincon Moreno mai 03, 18:16 Getxo

UEFAren Emakumeen Txapeldunen Ligako (Women's Champions League) kopa Bizkaiko hamar udalerritan izango da finalaren aurretik, tartean, Getxon. Gurean, hilaren 5ean eta 6an egongo da eta, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, horren helburua da garaikurra herritarrei hurbiltzea, "hurbiletik ikusi eta argazkiak doan atera ahal izateko". Finala Bartzelona eta Olympique Lyonnais taldeen artean izango da.

Arkoteko mutilak hirugarren gelditu dira Espainiako batel txapelketan

Nahia Martinez Gondra mai 02, 10:29 Gorliz   Plentzia

Apirilaren 28an, domeka honetan, Arkote Arraun Taldeak Espainiako batel txapelketaren finala jokatu zuen A Pobra do Caramiñalen (Galizia). Hala, brontzezko domina eraman zuten etxera, lehia oso estuaren ostean.