Gaur goizaldean sute bat izan da Avanzadako gasolindegian

Ander Zarraga 2024ko api. 23a, 09:35
Suhiltzaileek sua itzaltzea lortu zuten, eta instalazioetan kalte handiak eragitea saihestu zuten. © BIZKAIKO SUHILTZAILEAK

Goizaldeko 01:00ak inguruan piztu den suak gasolina-hornigailu bat kiskali du. Ezbeharrak ez du kalte pertsonalik eragin, eta sutea piztu den unean bertan zegoen langilea kalterik gabe atera da.

Ezbeharraren berri izan dutenean, Artatzako suhiltzaileen parkeko unitateak bertaratu dira Avanzada ondoko gasolindegira. Errepidea itxi dute Bilborako noranzkoan, gasolindegia hustu eta sutea itzali dute, gasolindegiko instalazioei kalte gehiago eragin baino aurretik. Piztutako suak zortzi gasolina-hornitzaileetako bati bakarrari eragin dio eta du kalte pertsonalik eragin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun